XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskaldunen zelaietako gudu-lerroa apurtua izatekotan, gudariok erretirada ordenatu batean gibelera jo behar zuten menditarrekin bat egitera, eta euskaldunen gudoste nagusiak aintzina egiten baldin bazuen, menditarrak laguntzera etorriko zitzaizkien.

Eneko Agerroa, Iruñe-tik eta Orreaga-Ibañeta-Luzaide zehar zetorrelarik, gibeleko (267) Atzeko menditarrekin batuko zen eta Urtzi-k esango zuen Euskalerria-ren etorkizuna erabakiko zuen gudaldia non emango zen: iparraldeko edo sortaldeko zelaietan ala Pirineotako mendi-muinetan.

Hogeitsu egunetan geldirik egon ondoren, frankotarrek erasoari ekin zioten bizpahiru gudu-lerrotan eta handik egun gutxi barru mugalde guzian.

Erasoa ikaragarria izan zen jendea jendearen atzetik irauli beharrez.

Arerioak (268) Etsaiak aunitzez gehiago ziren euskaldunak baino eta ezin izan zuten gelditu frankotarren bultzakada.

Alabaina, erresistentzia Akitaniarrena baino askoz sendoagoa izan zen eta ez zen han bezalako ihes-egite desordenaturik gertatu.

Amando-k, ikusiz ez zela posible ordeka-zelaietan frankotarren oldarrari eustea, gudu-lerro guzietan erretirada agindu zuen (...).